'Emakumeek Egindako Zinema Erakusketa', urriaren 10etik aurrera Bilbon

'Emakumeek Egindako Zinema Erakusketa', urriaren 10etik aurrera Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeek-egindako-zinema-erakusketa-urriaren-10etik-aurrera-bilbon/@@download/image/20121027175zinemakumeak_XVII_azala.jpg
2012/12/13
berria
Begoña Vicario izango da emakumeek egindako zinema erakusketaren inaugurazio ekitaldia hasiko duena. 'Euskal egileak animazio-zinean' hitzaldiarekin hasiera emango diote emakumek egindako zinema erakusketaren hamazazpigarren edizioari.


Bost egunetarako egitarau zabala antolatu dute, beste behin, emakumeek egindako zinemaren astean. Urriaren 15etik 20ra bitarte, film luze eta laburrak ikusgai izango dira Bilboko BBK Aretoan. Besteen artean, azpimarratu daitezke, Ana Solanas eta Marc Ribaren Grand Prix, Cristina Trenasen Heroinas eta Olatz Arroyoren Solo sé que no sé nada film laburrak. Baina nazioarteko partaidetza ere izango da, eta horien artean, Paula Markovitchen El Premio eta Kelly Reichardt zuzendariaren Wendy and Lucy film luzeak ere proiektatuko dituzte.
Emanaldi guztiak urriaren 15etik 20ra bitarte izango dira, 20:00tan Bilboko BBK Aretoan. Egun bakoitzean film labur eta film luze bana ikusi ahal izango dira, eta azken egunean, berriz –urriak 20– proiekzioak arratsaldeko 17:00etatik aurrera hasiko dira. Zinema erakusketaren itxiera egunean, 'Emakumeen film laburrak' proiektatuko dituzte, Pilar Gutierrez zuzendariaren Amping, Alaudia Ruizen Dicen, Virginia Lleraren Lone Illines, Roser Corella eta Alfonso Moralen Hombre Maquina eta Liz Lobatoren Padres film laburrak, besteak beste. 

Egitaraua:


Urriak 10, asteazkena (20:00)
Inaugurazio ekitaldia
Hitzaldia: 'Euskal egileak animazio-zinean'
Hizlaria: Begoña Vicario
Urriak 15, astelehena (20:00)
Film laburra: 'Grand Prix' (Ana Solanas eta Marc Riba, 2011)
B.O. Espainia, 8'
Film luzea: 'Circumstance' (Maryam Keshavarz, 2011)
A.B.O. EEUU, Iran, Libano, Frantzia, 107'
Urriak 16, asteartea (20:00)
Film laburra: 'Heroinas' (Cristina Trenas, 2011)
B.O. Espainia, 3'30''
Film luzea: 'A simple life (Tao Jie)' (Ann Hui, 2011)
A.B.O., Hong Kong, 118'
Urriak 17, asteazkena (20:00)
Film laburra: 'Cosquillitas' (Marta Onzain eta Alberto Peña-Martin, 2011)
B.O. Espainia 5'
Film luzea: 'El Premio' (Paula Markovitch, 2011)
B.O. Mexico, Frantzia, Polonia eta Alemania, 115'
Urriak 18, osteguna (20:00)
Film laburra: 'Ahora no puedo' (Roser Aguilar, 2011)
B.O. Espainia, 12'30''
Film luzea: 'IMANI' (Caroline Kamya, 2010)
Urriak 19, ostirala (20:00)
Film laburra: 'Solo sé que no sé nada' (Olatz Arroyo, 2011)
B.O. Espainia, 14'
Film luzea: 'Wendy and Lucy' (Kelly Reichardt, 2008)
Estatu Batuak, 80'
Urriak 19, ostirala (20:00)
Film albura: 'Solo sé que no sé nada' (Olatz Arroyo, 2011)
B.O. Espainia, 14'
Film luzea: 'Wendy and Lucy' (Kelly Reichardt, 2008)
Estatu Batuak, 80'
Urriak 20, larunbata (17:00)
Emakumeen film laburrak (TRAMA)
'Amping' (Pilar Gutierrez Aguado, 2011)
'Dicen' (Alauda Ruiz de Azua, 2011)
'Lone Illines' (Virginia Llera, 2011)
'Hombre Máquina' (Roser Corella eta Alfonso Moral, 2011)
'Padres' (Liz Lobato, 2011)