Emakumearen ahalduntzea izango da Musika Hamabostaldiko dantza zikloaren ildo nagusia

Euskal Herriko dantzari eta koreografoak babestea da 81. Musika Hamabostaldiak Tabakalerarekin lankidetzan programatu duen dantza zikloaren xedea. ‘Dantza Km 0’ izenburupean, Donostiako jaialdiaren 81. edizioak bertako dantzari eta koreografoei eskaintzen die babesa, eta abuztuaren 5ean, 12an eta 18an taularatuko dituzte euren lanak. Gipuzkoako hiru dantza konpainia bilduko ditu, lengoaia neoklasikoa, garaikidea eta euskal dantza berrituak jorratzen dituztenak. Bestetik, dantza zikloaren ildo nagusia emakumearen ahalduntzea izango da, hiru ikuskizunetako hainbat piezatan landuko duten gaia.
Irudia: EFE.
Tabakalerako patioan egingo dituzte Dantza Km 0 ikuskizunak, egungo egoerari dagozkion segurtasun eta higiene arauekiko arreta zorrotzarekin.
Gainera, askok bizitzen ari diren egoera ekonomiko zailarekiko elkartasunez, dantza zikloko ikuskizunetarako banakako sarrerek 10 euroko prezioa izango dute, musikahamabostaldia.eus webgunearen bidez salduko direnak, eta Kursaalen nahiz Victoria Eugenia Antzokian eskuratu ahal izango dira. Ikuskizunaren egun berean Tabakaleran ere erosi ahal izango dira, emanaldia hasi baino ordubete lehenago, oraindik sarrerarik geratzen bada nosk.
Informazio gehiago webgune ofizialean