Emakumeak, martxan

Emakumeak, martxan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumeak-martxan/@@download/image/2010342430105p8emakume_mundu_martxa-1.jpg
2012/12/13
berria
Emakumeak, martxan
Hilaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, abiatuko da Mundu Martxa. Bost urtean behin egiten dute eta Euskal Herriko hainbat txokotan jarduerak egingo dituzte martxoaren13ra bitartean. Mundu Martxak, dena dela, aurrera jarraituko du, urriaren 17a arte, hots Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Egunera arte. Egun horretan egingo dute ekitaldia nagusia Kongon (Afrikan).

Euskal Herriko Mundu Martxako kideek azaldu dutenez, milaka arrazoik bultzatuta elkartu ziren 2000. urtean –urte hartan egin zuten lehen aldiz Mundu Martxa– eta hamar urte geroago milaka arrazoi dute lanean jarraitzeko. Prekarietatea, pobrezia, indarkeria eta desmilitarizaioa hartu dituzte arreta gune gisa.
Lau salaketa haizeratuko dituzte. Lehenik eta behin, emakumeen aurkako indarkeria. "Giza eskubideen urraketa larrienetakoa eta hedatuenekoa da", laburbildu dute.  Prekarietatea ere gaitzestuko dute, oraindik ere "emakume aurpegia" duelako. "Gobernuek eta politika ekonomikoak egiten dituztenek ez dute baliabiderik ezta asmorik jartzen, emakumeok lan ordaindu duina izateko dugun eskubidea ziurtatzeko, are gutxiago krisi garaian".
Elikadura burujabetzaren alde ere egingo dute. "Emakumeok egindako lana diru poltsa komunera doa. Azkenean jabegoa familia buruei dagokie, gizonezkoei, alegia".
Azkenik emakumeen sexu eta ugalketa eskubideak bermatu behar direla ozen esango dute. "Amatasuna goratzen duen jendartean bizi gara, baina oraingoan ere, ama izan edo ez izan eta izatekotan ama nola izan nahi dugun aske erabakitzea ukatzen zaigu". Hari horretatik, abortuaren afera nabarmendu dute: "Ipar Euskal Herrian abortu eskubideak 12 asteko muga du, baina Hego Euskal Herrian zigor kodean jasotako delitua da; hiru balizko egoeratan bakarrik onartzen da. Ondorioz, abortatzea tabu bihurtzen da eta mediku eta emakumeok segurtasun juridikorik gabe uzten gaituzte".

Hona hemen Euskal Herriko Mundu Martxaren ibilbidea:

Martxoak 8, astelehena:
20:30etan Iruñetik aterako da Euskal Herriko Mundu Martxa.

Martxoak 9, asteartea:
10etan Irunetik abiatu.
11etan Altsasun. Sakana
13:30etan Lizarra (bazkaria)
17:30etan Agurain
19:00etatik aurrera Gasteiz. Eskubide sexual eta erreproduktiboak aldarrikatuko dituzte.

Martxoak 10, asteazkena:
10etan Gasteizeko legebiltzarraren aurrean konzentrazioa goizean
11:30etan Laudio
13:30etan Ezkerraldea (bazkaria)
17:00etan Eskumaldea
18:30etan Bilbo. Prekarietatea salatuko dute.
21:30etan Zornotza/Durango/Gernika

Martxoak 11, osteguna:
11:00etan Ermua
12:00etan Urola kosta
15:00etan Urola kosta
17:00etan Beasain
18:00etan Tolosa
19:30ean Donosita. Emakumeen aurkako indarkeria salatuko dute.
20:30ean Errenteria-Orereta

Martxoak 12, ostirala:
11:30ean Irun
13:30ean Hazparne
18:30ean Baiona. Elikadura burujabetza aldarrikatuko dute
20:30ean Lesaka
21:30ean Leitza

Martxoak 13
13:00etan. Manifestazioa Iruñean. Jarraian, bazkaria eta festa.