Emakumeak gerran

Copycat (1995) edota Entrampment (1999) bezalako filmak zuzendu dituen Jon Amiel zuzendari ingelesa Lehen Mundu Gerra eta emakumeak hizpide izango dituen filma prestatzen hasi da. Gerrak iraun zuen bitartean nekazal komunitate batean lanean geratu ziren hiru emakume izango dira protagonistak. Eta horiek gorpuzteko Emily Watson (War Horse, 2011) eta pantaila txikian ospea lortu duten Lena Headey (Game of Thrones) eta Anna Friel (Pushing Daisies) izan dira aukeratuak.