Emakumea zara? Gehiago ordaintzen duzu

Emakumea zara? Gehiago ordaintzen duzu Badakizu zer den tasa arrosa? Gehiago ordaintzen ari zara eta ez zara konturatu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakumea-zara-gehiago-ordaintzen-duzu/@@download/image/pink-tax.jpg
2018/07/06
berria
Badakizu zer den tasa arrosa? Gehiago ordaintzen ari zara eta ez zara konturatu!
Emakumea zara? Gehiago ordaintzen duzu

Supermerkatuan sartu, erosketa egiten hasi eta depilatzeko produktuen aurrean gelditu zara. Ez dakizu zein aukeratu; ondo begiratu, eta konturatu zara prezioan alde nabarmena dagoela gizonei eta emakumeei zuzendutako produktuetan; lehenengoek kolore urdinak dituzte, bigarrenek arrosak. Kolonietara zoaz; berdin. Kremak, desodoranteak, xanpu eta xaboiak... Zer gertatzen da? Noiztik dira emakumeei zuzendutako produktuak garestiagoak?

Tasa arrosa deitzen diote, eta bai, absurdoa dirudien arren, produktu bera garestiagoa da emakumeei zuzenduta bada. Eta ez da soilik emakumeen kosmetika produktuekin gertatzen; generoaren arabera bereizi daitekeen guztia, hau da, arrosa edo more kolorez margotu daitekeen gehiena da garestiagoa.

Tasa horren barruan sartzen dira ere neskei zuzendutako jostailuak, paper-dendetako produktuak, arropa, eta ekoizleei okurritzen zaien dena. Produktu batek bertsio femeninoa izan badezake, nahiz eta barruan berdin-berdina izan, garestiagoa da. Emakumeen elkarteek askotan salatu dute tasa arrosa, baina ekoizleen esanetan ez dute diskriminazioagatik egiten; beren iritziz, emakumeak gehiago ordaintzeko prest daude produktu beragatik, eta horregatik igotzen dituzte prezioak. Eta zuek, ados al zaudete?