Emakume ekintzailea zara? Neskworking!

Emakume ekintzailea zara? Neskworking! Bilbotik Donostira bidaia, hiru ordutan emakume ekintzaileek beren ideiak partekatzeko; zeren zain zaude txartela lortzeko? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakume-ekintzailea-zara-neskworking/@@download/image/neskworkingtrenamailchimp.jpg
2018/10/24
berria
Bilbotik Donostira bidaia, hiru ordutan emakume ekintzaileek beren ideiak partekatzeko; zeren zain zaude txartela lortzeko?
Emakume ekintzailea zara? Neskworking!

EmakumeEkin erakundeak sekulako plana antolatu du azaroaren 26rako, ostirala; emakume ekintzaileek beren artean jakintzak partekatu eta harreman profesionalak garatu ditzaten, Neskworking proiektua jarri dute martxan. Baina zer da Neskworking?
Bilbotik Donostiara trena hartuta, bidaian parte hartzen duten emakumeek hiru ordu izango dituzte proiektu eta esperientziak partekatu, ondo pasa, eta etorkizuneko kolaborazioak mamitzeko. Behin Donostiara iritsita, lanak Tabakaleran jarraituko dituzte, Impact Hub aretoan.


Bidaia plana:

  • Hilaren 26an, 10:30etan, Bilboko Euskotren geltokian elkartu.
  • 10:55etan trena martxan jarriko da, eta Story Telling batekin hasiko da lana.
  • 11:30 – 13:30, Neskworking.
  • 13:45 Donostiara iritsiko da trena.
  • 14:00, bazkari ekologikoa Tabakalerako Impact Huben eta:
    • Neskworking
    • Story Telling: hau da nire istotio ekintzailea Gipuzkoan
    • Tabakalera bisitatu
  • 18:00 buelta Bilbora autobusean.

Parte hartu nahi duzu? Sarrerak 25 euro balio ditu, bidaia eta janaria barne. Donostiarrentzat berriz, 15. Sarrerak lortzeko, hemen.