Emakume, bollera eta transek udako azken dantza egingo dute larunbatean Ozetan

Emakume, bollera eta transek udako azken dantza egingo dute larunbatean Ozetan Musika, karaokea, bazkaria eta bertso-saioa izango dira Garaion sorgingunean egingo duten festaren egitarauko osagai nagusiak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakume-bollera-eta-transek-udako-azken-dantza-egingo-dute-larunbatean-ozetan/@@download/image/Udaleku_Feministak_2018.jpg
2021/09/09

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Musika, karaokea, bazkaria eta bertso-saioa izango dira Garaion sorgingunean egingo duten festaren egitarauko osagai nagusiak.
Emakume, bollera eta transek udako azken dantza egingo dute larunbatean Ozetan

Gasteizko Bilgune Feministak Azken uda dantza izeneko festa antolatu du larunbaterako, hilak 11, Arabako Ozetako Garaion sorgingunean. Ekimena emakume, bollera eta transei zuzenduta dago. Garaion Sorgingune espazio autogestionatuan antolatuko dute, Ureztatu elikatzen zaituena kanpainaren barruan. Helburuetako bat pandemiak sorrarazitako galera ekonomikoa arintzea da eta, horretaz gain, baita bilgunea ezagutzera eman, gozatu eta elkar zaintzea ere. Kokagune hori aukeratu izanak ere badu bere arrazoia, euren asmoa "Araban elkargune feministak sortu eta hiritik kanpo eramatea" baita.

Honako hauek osatuko dute larunbateko egitaraua: marianitada, Zaunka heavy metal taldea, bazkaria, bertso-saioa, punk karaokea eta Tarantistak DJ-a. Bazkalondoko bertso-saioan Maialen Lujanbio, Oihana Bartra, Paula Amilburu, Miren Amuriza, Saioa Alkaiza eta Miren Artetxe arituko dira.

Parte-hartzaileek kanpatzeko aukera ere izango dute, gaua bertan igaro ahal izateko. Bilgune Feministakoek sare sozialetan jakinarazi dutenez, gehienezko parte-hartzaile kopurura iritsi direnez, itxi egin dute izena emateko aukera.