Emakume argazkilarien Baffest lehiaketan parte hartu nahi al duzu?

Emakume argazkilarien Baffest lehiaketan parte hartu nahi al duzu? Barakaldoko Baffest emakume argazkilarien jaialdiak 6.edizioan parte hartzeko deialdia egin du. Aurten, gainera, estatu osora zabalduko dute ekimena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakume-argazkilarien-baffest-lehiaketan-parte-hartu-nahi-al-duzu/@@download/image/baffest.jpg
2021/05/11
Barakaldoko Baffest emakume argazkilarien jaialdiak 6.edizioan parte hartzeko deialdia egin du. Aurten, gainera, estatu osora zabalduko dute ekimena.
Emakume argazkilarien Baffest lehiaketan parte hartu nahi al duzu?

Lehiaketaren helburu nagusia emakume argazkilarien sorkuntza sustatzea eta ikusaraztea da. Horretaz gain, sortzaileen arteko loturak sortu eta sareak eraikitzea da asmoa. 

Argazkigintzan edota arte bisualetan aritzen diren adin nagusiko emakumeek parte har dezakete lehiaketan, beti ere Euskal Herrian edo Espainiar Estatuan bizi direnak. Aurkezturiko lanak, berriz, abian daudenak edo amaituak izan daitezke baina saririk jaso gabeak. Lanak ekainaren 13rako aurkeztu beharko dira. Oinarriak Baffesten webgunean kontsulta daitezke. 

Epaimahaia Carmen Dalmau, Itziar Bastarrika, Eneka Fernández eta Ros Boisierrek osatuko dute, eta Nagore Legarretak koordinatuko du. Haiek bi lan sarituko dituzte eta horietako bat, gutxienez, euskal argazkilari batentzat izango da. Lehiaketaren irabazleek 2022ko edizioan parte hartuko dute, jaialdiak ekoitziko duen erakusketa batean. Era berean, 500 euro jasoko dituzte ordainsari gisa.

Iazko edizioan Maria Azkarate argazkilaria izan zen garaile eta irabazle izendatutako “Hirugarren Paisaia. Utopia garaikidea”  lanaren erakusketa jarri dute Barakaldon, BECen atzealdean. Urrira arte bisitatu ahalko da.