Emakume arabiarrak: gidatu bai, baina...

Emakume arabiarrak: gidatu bai, baina... Azkenik, Saudi Arabiako emakumeek gidatzeko baimena izango dute; dena den, lege berria 2018an jarriko dute indarrean, eta baldintza zerrenda luze bati lotuta dago. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakume-arabiarrak-gidatu-bai-baina/@@download/image/Saudi-woman-driving.jpg
2017/09/29
albiste-laburra
Azkenik, Saudi Arabiako emakumeek gidatzeko baimena izango dute; dena den, lege berria 2018an jarriko dute indarrean, eta baldintza zerrenda luze bati lotuta dago.
Emakume arabiarrak: gidatu bai, baina...

Salman bin Abdulaziz Al Saud Saudi Arabiako erregeak baimena eman die bere herrialdeko emakumeei gidabaimena atera eta autoak gidatzeko. Askok aurrerapausotzat hartu dute, gogoan izan behar baitugu emakumeak gehien jazartzen dituen herrialdeetako bat dela Saudi Arabia. Dena den, lege berria ez da 2018ko uda arte indarrean jarriko, eta askatasuna ez da erabatekoa oraindik ere. Hauek dira emakume batek Saudi Arabian debekatuta dituen zazpi ekintza:

 

  • Ezin dute bidaiatu gizonezkoen konpainiarik gabe: Emakumeek ezin dute gidatu, bidaiatu edota etxetik atera beren mahram edo gizon zaindaria alboan ez badute. Gainera, hiritik ateratzeko baimena eskatu behar dute.
  • Ezin dute kontu kontu korronte bat ireki: Horretarako ere, zaindariaren edota senarraren baimena behar dute.
  • Ezin dute hondartzan edota igerileku publikoetan bainatu: Emakumeentzat hondartza zehatz batzuk daude, eta soilik bertan sartu daitezke uretan. Bestalde, luxuzko hoteletako gimnasio eta igerilekuak soilik gizonek erabili ditzakete.

  • Ezin dute gizonekin batera lan egin: Emakumeek gizonekin harreman minimoak izan behar dituzte, bere senideak ez badira behintzat; hala, eraikin publikoetan sarrera eta gune bereiziak dituzte gizon eta emakumeek.
  • Ezin dituzte arropa dendatan erositakoak probatu: Erosketak egiten badituzte, ezin dituzte dendan bertan probatu; etxera iritsi arte itxaron behar dute. Gainera, 2012 urtera arte, dendetako langileak soilik gizonak ziren.
  • Ezin dute gorputza erakutsi: Aurpegia eta eskuak salbu, Saudi Arabiako emakumeek ezin dute gorputza erakutsi. Gehienek nikab izeneko tunika beltza janzten dute, eta soilik aurpegia edo begiak erakusten dituzte.