'Emak bakia baita' filma emango dute Miarritzen

Abuztuaren 22an, 18:00etatik aurrera, Oskar Alegriaren 'Emak bakia baita' filma proiektatuko dute Miarritzeko Mediatekan. Euskarazko bertsioa izango da emango dutena eta sarrera doakoa izango da. Alegriaren beraren Hitz Enea argazki erakusketaren baitan antolatu dute proiekzioa.
Euskal Kultur Erakundearen eta Miarritzeko Mediatekako Euskal Sailaren ekimenez, abuztuaren 29ra arte dago ikusgai Oskar Alegriak Euskal Herriko etxeen oikonimia (etxeen izenak aztertzen dituen zientzia) gai duen argazki erakusketa. Biarritzetik Altzürüküra, Senperetik Ortzaitzera, herriz herri, bertako baserri eta etxeen izenak bildu ditu argazki bidez kazetari nafarrak.
Erakusketaren gehigarri bezala, mundu zabalean jaialdiz jaialdi arrakastatsu dabilen dokumentala erakutsiko dute. Beste sari batzuen artean, Nanteseko Zinemaldian Dokumentalik Onenaren Saria eskuratu zuen eta Montrealgo RIDM jaialdian Epaimahaiaren Aipamen Berezia. Euskal Herriko zine aretoetan izan zen bitartean ere oIso harrera ona izan zuen filmak eta orain berriz Miarritzen ikusteko aukera izango da.
Lan horretan, Man Ray artistak 1926an plazaratutako Emak-Bakia filmea errodatu zuen Bidarteko etxearen bilaketa kontatu du Alegriak. Rayk etxe handi horren hiru plano besterik ez zituen ezagutarazi: sarrerako atearen irudia, leiho bateko bi zutabe eta kostalde hurbilaren zati bat. Gainera, etxearen izena jada ez da artxiboetan agertzen eta gaur egun, inork ez du etxea gogoan. Horregatik, bilaketa prozesu zail bezain bezeria kontatzen da filmean, Rayren beraren zine abangoardista gogora dakarrena.