Emaitza bikainak euskal eskalatzaileentzat
Andoni Esparta hirugarrena izan da Europako Kopan. Itziar Zabalak, berriz, Espainiako Kopako azken proban brontzea eskuratu du, eta Mikel Linazisorok postu bera lortu du baina sailkapen nagusian. Zorionak!

Ospatzeko asko daukaten euskal eskalatzaileek; kirol modalitate honetako promesa gazteek hainbat sari bereganatu dituzte aurreko astean. Hala, Andoni Esparta hirugarrena izan da Europako Kopan. Itziar Zabalak, berriz, Espainiako Kopako azken proban brontzea eskuratu du, eta Mikel Linazisorok postu bera lortu du baina sailkapen nagusian.
Hain zuzen, Linazisoro eta Zabala GAZTEZULO aldizkariko protagonistak izan dira; oraindik ez dituzu bi kirolari bikain hauen elkarrizketak irakurri? Egin HARPIDETZA DIGITALA edo jo DENDAra eta eskuratu zenbakiak!!