Elton John by Elton John

Elton John by Elton John https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elton-john-by-elton-john/@@download/image/20111178532Elton_John_James_McAvoy.jpg
2012/12/13
berria
Kontuan hartuta artista askok euren bizitza zinemara eraman ez dezaten izaten dituzten komeriak, kuriosoa da zer nolako interesa duten beste zenbaitek proiektu buru izateko. Azken hauetakoa dugu Elton John. Bere kantarik arrakastatsuenak bilduko dituen film biografikoa ekoiztuko du kantari britainiarrak eta, antza denez, dagoeneko aukeratu du pantailan ordezkatuko duen aktorea: James McAvoy (X-Men: First Class, 2011). Filmaren gidoia Spielbergen lan berrienaz (War Horse, 2011) arduratu den Lee Hall izango da.