Elorriagaren hamarrekoa

Elorriagaren hamarrekoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elorriagaren-hamarrekoa/@@download/image/36p34-1_1368644250.jpg
2003/12/05
erreportajea
Elorriagaren hamarrekoa
Unai Elorriaga Algortako idazle gazteari aurtengo liburu uztatik 10 aukeratzea eskatu diogu, aurtengo liburuen artean gal ez zaitezen. Hona hemen algortarraren hamarrekoa.

1 - Bernardo Atxaga , "Soinujolearen semea".
Pamiela. Bernardo Atxaga idazle asteasuarrak nekez eskainiko digu lan eskasik. Frogatu du orain arte. Ezinbestekoa.

2 - Felipe Juaristi
, "Airezko emakumeak".
Erein. Felipe Juaristik badaki literatura zer den eta zelan egiten den. Horren adierazle orain arte jasotako sariak.

3 - Juan Manuel Etxeberria,
"Bizkaialdeko ipuin-esaundak".
Ibaizabal. Manu Etxebarria irakasle izan nuen, eta badakit zelako maitasunez darabilen ahozko literatura. Eta literatura handia dago ahozko literaturan. Ez galdu aukera.

4 - Juan Ramon Madariaga,
"Izozmendiak".
Susa. Juan Ramonen poetikak irakurketa-ordu batzuk merezi ditu. Sekula irakurri ez baduzu, oraintxe duzu aukera paregabea.

5 - Askoren artean,
"Bizkai Euskerearen jarraibide liburua".
Labayru. Euskalkiek aberastuko dute euskara. Ez da atzo goizeko kontua, aspaldiko ideia baizik.

6 - Igone Etxebarria,
"Arantzazuko balada edo kanta zaharrak",
Labayru. Literatura zer den ikasi nahi duenak baladak ikertu beharko lituzke. Zergatik ez proba egin?

7 - Harkaitz Cano,
"Itsasoa etxe barruan",
Elkar. Umeek eta gazteek ere merezi dute Harkaitz Canoren literaturaz eta irudimenaz gozatzea, ez guk bakarrik.

8 - Ebaristo Bustintza "Kirikiño"
, "Abarrak"
Labayru. Kirikiñoren literatura gozatzeko literatura da, batzuek ahaztu arren literaturaren ezaugarri hori.

9 - Federico Garcia Lorca,
"Poeta New Yorken"
Erein. Poztekoa da idazle "gazte" honen poesia euskaraz izatea. Juan Luis Zabala idazleak itzuli du lana. Andaluziar idazlera hurbiltzeko aukera ezinhobea.

10 - Fernando Pessoa,
"Garaipen oda"
Hiria. Pessoak uste baino pisu handiagoa eduki du gure literaturan. Xabier Galarreta aritu da itzultzaile.