Elliot Page aktoreak trans identitatea duela adierazi du

"Hau idazteaz oso zoriontsu sentitzen naiz. Hemen egoteaz. Bizitzaren une honetara iritsi izanaz. Sentsazio aparta da azkenik naizena maitatzea, benetako ni hori besarkatzea". Hitz horiekin, bere transgenero identitatea argitara ekarri du Elliot Page aktoreak (orain arte Ellen Page izenekoak); Twitterreko bere kontuan publiko egindako eskutitzean, Juno, X-Men edota The Umbrella Academy lanetako aktoreak adierazi du genero ez binarioa bezala identifikatzen dela, eta izen aldaketa azaldu du.
— Elliot Page (@TheElliotPage) December 1, 2020
Aktoreak eskutitzean adierazi duenez, aurrerantzean izenordain maskulinoak erabiliko ditu, eta trans komunitateari eskerrak eman dizkio bere identitatea argitara ekartzeko inspirazio iturri izateagatik: "Mundu inklusiboagoa eta adeitsuagoa egiteko lan izugarria egin duzue". Bestalde, Pagek "pazientzia" eskatu du: "Oso pozik nago, baina nire zoriontasuna hauskorra da. Pribilegiatua sentitzen naizen arren, beldur naiz, intimitatearen inbasioaren, gorrotoaren eta iseken beldur".