Elkartasuna bultzatzeko ataria

Elkartasuna bultzatzeko ataria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elkartasuna-bultzatzeko-ataria/@@download/image/20113225470Captura_de_pantalla_2011-03-22_a_las_12.32.58.png
2012/12/13
berria
Elkartasuna bultzatzeko ataria
Kutxaren Gizarte Ekintzak sortu du, Foru Aldundiarekin elkarlanean. Informazioa emateaz gain, bitartekaritza eta koordinazio lanak egin nahi ditu.

gipuzkoasolidarioa.info atariak boluntario egiteko, ekintza solidarioen agenda ikusteko, laguntza eskatu eta emateko eta Gipuzkoan elkartasunaren esparruan aritzen diren 30 erakundeetakoren bati diru edo material dohaintza egiteko aukera ematen du, besteak beste.

Esate baterako, bada Nicaraguako Nagarote herrirako anbulantzia erosteko dirua biltzen ari den elkarte bat. Bestalde, Martuteneko espetxeko liburutegia hornitzeko liburuak behar dira.

Ekimenean parte hartzeko, mezua bidali besterik ez dago info@gipuzkoasolidarioa.info e-posta helbidera edo 943 001056 telefono zenbakira deitu.