Elizondon, Iruñera bidean

Elizondon, Iruñera bidean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elizondon-irunera-bidean/@@download/image/20113249608Elizondo.jpg
2012/12/13
berria
Julio Sotok, Xabier Silveirak, Aimar Karrikak, Julen Zelaietak, Iñigo Ibarrak eta Aritz Saraguetak Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalerdian parte hartuko dute. Elizondoko Lur aretoan izango da saioa, 17:30ean.

Aurreko bi saioetan bezala, puntu gehien pilatzen duen bertsolaria finalerako sailkatuko da. Aurreko bi finalerdietan, Jon Barberena eta Estitxu Arozena gailendu dira eta ondorioz, finalean izango dira. Iruñean txapela irabazteko asmoz kantatuko duten beste bost bertsolariek puntuazioari esker lortuko dute txartela.

Hona hemen finalerdietan orain arte aritutako beste bertsolarien puntuazioa:
Eneko Lazkoz 396,5
Oskar Estanga 390,5
Xabier Terreros 382
Ander Fuentes Iturri 379
Jon Elizetxe 377
Iñigo Olaetxea 371,5
Josu Sanjurjo 365,5
Saioa Alkaiza 364
Miel Mari Elosegi Luze 357,5
Oier Lakuntza 353