Elizari pribilegioak kentzeko bidean

Boliviako presidente Evo Moralesek pasaporte diplomatikoa eta ofiziala kendu dizkie gotzain eta artzapezpiku katolikoei. Orain arte, Eliza Katolikoko goi karguak Estatuko agintarien pare zeuden, nazioarteko arauetan jasotako pribilegioak eta inmunitatea zuten. Berriki onartutako dekretuaren arabera, bi hilabeteren buruan bueltatu beharko dituzte pasaporteak; 2009an utzi zion erlijio katolikoak ofizial izateari. Bolivia urrats gehiago egiteko prest ei dago: "Bolivia eta Vaticanoaren arteko hitzarmenak berraztertuko ditugu". Moralesen beraren eta presidenteordearen emazteek ere ez dute pasaporte diplomatikorik izango.