Elhuyar Zientzia Azokan izena emateko epea zabaldu dute

Elhuyar Zientzia Azokan izena emateko epea zabaldu dute Gazteek zientzia-proiektuak garatu eta erakusteko aukera izango dute, ikertzaileen laguntzaz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elhuyar-zientzia-azokan-izena-emateko-epea-zabaldu-dute/@@download/image/bb_20220602256436.jpg
2022/10/05

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gazteek zientzia-proiektuak garatu eta erakusteko aukera izango dute, ikertzaileen laguntzaz.
Elhuyar Zientzia Azokan izena emateko epea zabaldu dute

Euskal Herriko ikastetxe guztietako DBHko eta Batxilergoko 12 eta 18 urte bitarteko gazteek har dezakete parte datorren urteko Elhuyar Zientzia Azokan. Gazteek eta euren irakasleek zientzia eta teknologia proiektuak garatuko dituzte euskaraz.

Ikasle-taldeek eurek erabakiko dute zer gairen inguruan arituko diren lanean. Lanaren emaitza euskarazko ikerketa-proiektu bat edo proiektu teknologiko bat izango da, eta 2023ko ekainean aurkeztuko dute, ekainaren 2, 3 eta 4an egingo den Elhuyar Zientzia Azokaren ekitaldi nagusian, Bilboko Areatzan. Ebaluazioa azokan bertan egingo da, eta ekainaren 4an banatuko dira sariak.

Gainera, gazteek ikertzaileak izango dituzte euren proiektuekin laguntzeko. 200 ikertzailek baino gehiagok eman dute jada izena gazteen aholkulari izateko. Ikertzaile horien artean, % 51 emakumeak dira, % 48 gizonak, eta gainerakoak, genero ez-bitarrekoak. Elhuyarrek azaldu duenez, "benetako profesionalak ezagutuko dituzte, haiekin abenturak eta bizipenak partekatuko dituzte, eta bidelagun izango dituzte beren proiektuak garatzeko".

Parte hartzeko baldintzak, izen-emateko formularioa eta gainerako xehetasunak Elhuyar Zientzia Azokaren webgunean bildu dituzte.