Elena Artia, Layo Raser: "Sentitzen dugun emozioa kutsatu nahi dugu!"

Gaztetxoa zenean hasi zen teklatua jotzen, eta gerora gitarra eta ahotsa izan ditu Elena Artiak bidelagun. Layo Raser taldeko gitarrista da, eta 'Europa' lan berria aurkezten dabil orain.
Indartsu iritsi da 'Europa', taldearen bigarren lana!
Denbora eta esfortzu askoren ondorioa da disko hau; lau urte pasatu dira gure lehen lana atera genuenetik eta, egia esan, grabatzeko gogotsu ginen... Iritsi da, azkenean!
Layo Raser talde instrumentala izaki, eta maiz hitzak entzulea harrapatzeko amu direla kontutan hartuta, zein da jasotzen duzuen erantzuna?
Jendea, orokorrean, ez dago musika instrumentalera ohitua. Guk egiten duguna, hala ere, ez da ahotsa falta duen musika, gure kantak horrela izateko sortuak baitira, eta kontzertuetan jendeak ez du ahotsaren falta sumatzen.
Publikoaren zati bat kanpoan gelditzen dela uste duzu?
Bai eta ez. Ez dago gustu guztietarako musika estilo edo talderik. Ingelesez abesten dutenek entzuleriaren zati bat uzten dute kanpoan, euskaraz abesten dutenek beste bat, eta abesten ez dugunok ere beste horrenbeste. Guztiz kontziente gara egiten duguna ez dela, inolaz ere, publiko guztiarentzat entzungarria, ez behintzat diskoa. Zuzenean, aldiz, egiten duguna gustuko izan ohi dute entzuleek, gure iritziz, kontzertu bakoitzean dena ematen dugulako. Helburua ez da gehiengoarengana iristea, gustuko duguna egitea eta guk dugun emozioa bertaratzen direnei kutsatzea baizik.
Zentzu horretan, nondik ateratzen dira hitzak? Zergatik 'Europa'?
Europa kontinente bat izateaz gain, Jupiter planetaren ilargi bat da. Jon taldekideari beti interesatu izan zaio astronomia eta berak proposatu zuen ilargiaren kontzeptua; hortik datoz diskoaren eta abestiaren izenak. Gainera, zazpi kantek garapen luze eta nahasia zutela ohartu ginen, hein batean aire espaziala zutela; alegia, 70eko eta 80ko hamarkaden garapen estilo klasikoa oroitarazten zutela. Bi ideia horietatik eratorri da Europa.
Seguruenik goizegi izanen da diskoak izan duen harreraren inguruan galdetzeko, baina dagoeneko eman dituzue hainbat kontzertu...
Egia esan kritika onak jaso ditugu. Lehenagotik ezagutzen gintuztenek aurreko diskoarekin alderatuta honek duen aldaketa azpimarratzen dute. Nik, topikazo itxura badu ere, koskortu egin garela uste dut. Abestiak ez dira hain frenetikoak, luzeagoak eta garapen gehiagokoak baizik, eta errazago entzuten dira.
Diskoa berriki atera da, baina atsedenaldi luze baten ondotik itzuli zarete oraingoan.
Egia esan ez dugu dirudien bezainbeste deskantsatu. Japoniatik itzulitakoan 2009an izan ziren bertan hainbat kontzertu ematen atseden hilabete batzuk hartu genituen, baina segituan jarri ginen abesti berriekin. Lokaleko erritmo motelak, beraz, bi urte inguru iraun du; izan ere, lan orduek, proiektu paraleloek eta gure bizitza pertsonalak ez digute musikarako tarte gehiegirik uzten, baina poliki-poliki lortu dugu.
Atsedenaldiak ezinbertzekoak dira musika taldeetan?
Ez dut uste. Gure kasuan, Ze-lig eta Layo Raserren artean ez genuen batere deskantsatu, momentuan bizi genuen kreatibitatea eta ilusioa aprobetxatu behar genuelako. Hala ere, atsedenaldiak sanoak dira, egin duzunaren eta egin nahi duzunaren perspektiba ematen baitizute.
Diseinua bereziki zaindu duzue. CDa, binilo gardena eta kit osatua
Beti gustatu izan zaigu gure diskoekin zerikusia duen guztia behar bezala zaintzea. Azken lana modu bakarrean biniloa eta CDa saltzeko erabakia eztabaida ordu luze ugariren ondotik hartu genuen. Argi dago askori egiten digula ilusioa binilo bat merkatuan edukitzeak, baina gaur egun esfortzu handia eskatzen du horrek, batez ere ekonomikoki. Horregatik, dena uda ondotik saltzeko lan handia egiten ari gara.
Tira, egin dezagun atzera Elena. Layo Raser Ze-Lig desagertu zenean hasi zen...
Horrela da. Ze-lig proiektu oso interesgarria izan zen. Ez dago gauza gehiegirik kontatzeko. Batzuk badatoz, besteak badoaz, eta azkenean Jon eta biok Fortun konbentzitu genuen guri laguntzeko. Horrela hasi ginen Layo Raserri forma ematen.
Nola deskribatuko zenituzke Jon eta Fortun?
Taldeko harremanak, hein batean, bikote harremanen antzekoak direla esango nuke. Hirurak oso desberdinak gara, baina musikalki elkarren osagarri bihurtu gara. Pertsonalki, berriz, ahalik eta hobekien elkar jasaten saiatzen gara barrez. Jon sortzaileena da, eta Fortunek eta nik berak sortutako ideiei forma ematen diegu.
Eta nolakoa da Elena?
Guztiz desberdinak diren bi proiektu lantzen ditut. Layo Raser instrumentala da eta musikak guregan sortzen duen emozioa konpartitzea du helburu, hau da, oinarrian sorkuntza musikala dago. Elena y la Verbena taldean 80ko hamarkadako kantak jotzen dituen berbena talde batean aritzen da, berriz, festa eta katxondeoa gailentzen dira. Mozorrotu eta makillatu egiten gara, neon argiak eta ispilu bolak dira nagusi. Kanta oso ezagunak jotzen ditugu eta ikusleek gurekin gozatzen dute. Kasu horretan, ni naiz ikuskizunaren protagonista eta gidaria, beste hitzetan, pailazoa. Horrez gain, Le-Zig taldean ere aritua naiz denetarik egin dut!
Aurrerantzean, musikalki, erronka pertsonalik baduzu?
Lehenago esan dudan bezala, abesterakoan disfrutatzen dut gehien. Askeago sentitzen naiz eta norabide horretan jarraitzen saiatuko naiz.