Elektra *

Daredevil superheroi itsuaren bihotza lapurtu zuen neska liluragarria da film honetako protagonista. Soldatapeko hiltzaile gupidagabea da oso Elektra ederra. Oharkabe, bere biktima batekin maiteminduko da, eta ez du hilko. Kirigi ankerrak Elektraren burua, ordea, ez du maitasunean sinesten. Elektrak traizioa egin diola uste du, eta haren aurka mendekua hartu nahi du. Hortaz, bere soldatapeko hiltzailerik krudelenak bidaliko ditu Elektra arriskutsuaren atzetik. Superheroien komikietan oinarritutako pelikula ugari egin da azkenaldian. Hauxe da txarrenetako bat, dudarik gabe.