Elefante arrosak

Elefante arrosak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/elefante-arrosak/@@download/image/2012538684Mundua_Birmania.jpg
2012/12/13
berria
Elefante arrosak
Birmaniako zoo bateko elefante arrosek ikusmin handia piztu dute mundu osoan. Izatez ez dira arrosak, marroiak baizik, baina uretan bustitzen direnean kolorea argitzen zaie. Elefante zuri moduan ezagunak, elefante gris eta albinoen espezie bereko kideak dira. Budisten aburuz, zorte ona ematen dute eta aldaketa politikoen iragarle ere badira; horregatik, oso preziatuak dituzte Asian. Duela pare bat urte, zientzialari talde batek hainbat elefante kume albino ikusi zituen Afrikan, ikerketa bat egiten ari zirela; bizirauteko zailtasunak dituzte, eguzkiak azala urratu eta itsutu egiten dituelako.