“Electric Voodooland”

“Electric Voodooland” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/electric-voodooland/@@download/image/19p13-2.jpg
2002/05/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Ex-Centric Sound System
19.zenbakia
“Electric Voodooland”
African Dub. Hara! Estilo berria! Koadernoa txiki geratu zait, horrenbeste musika izendatzen duten hitzak sartu eta sartu. Ikus dezagun, Ghana eta Israelen jaiotako lau musikarik osatutako taldea, eta beraien esanetan, Karibean, Afrikan, Jamaikan, New York-en edota Ingalaterran egindako musika beltzaren topaleku izan nahi dute. Dub musikaren oinarri erritmikoa (bateria eta baxu elektronikoa) batetik, eta instrumentazio (perkusioa, txirulak...) eta ahots afrikarrak, bestetik. Diskoa jarri eta... bai, ados gaude azalpenarekin. Berezia.