Elbira Zipitria andereñoa, pantaila handira

Elbira Zipitria (1906-1982) irakasle zumaiarra, lehen ikastolen sortzailea; bere istorioa pantaila handira iritsiko da Maider Oleaga zuzendariari esker. Muga deitzen da pausoa dokumentala prestatzen dabil, eta udazkenean estreinatuko dute.
Donostiako parte zaharrean bizi zen andereñoa. Etxean bertan jarri zuen ikastola, gerraostean. Etxean bertan irakasten zien euskara interesa zuten euskaltzale guztiei. Etxean prestatu zituen andereñoak, gero ikastola berriak jartzeko. Oleaga zine zuzendaria bizi da orain etxe horretan, alokairuan. Begirada pertsonala eta poetikoa jasotzen du dokumentalak, eta Zipitriaren garai ilunena nabarmentzen da: erretiroa hartu zuenean, bere baitara bildu zen Zipitria, bere etxean.
Muga deitzen da Pausoa Trailer English subtitles from Maider Oleaga on Vimeo.