El viaje de Arian *

Neska gazte eta idealista da Arian. Ezkertiarra eta ameslaria oso. Mutil-lagunarenganako maitasunak bultzatuta, ETAko talde batean sartuko da armen bidez bere idealak defenditzeko. Tiro egitea, baina, uste baino zailagoa egingo zaio eta dudek bihotza erreko diote. Eduard Bosch zinemagile kataluniarrak gai arantzatsua aukeratu zuen estreinako filma egiteko, benetan. Ez zuen asmatu. Gidoia pobrea eta sinesgaitza da, eta pelikula topikoz josita dago.