El septimo dia (Le septieme jour) ***

El septimo dia (Le septieme jour) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/el-septimo-dia-le-septieme-jour/@@download/image/40p48-5.jpg
2004/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Carlos Saura. Aktoreak: Victoria Abril, Juan Diego, Jose Luis Gomez, Ramon Fontsere. Generoa: drama. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2004. Iraupena: 106 minutu
40.zenbakia
El septimo dia (Le septieme jour)   ***
Puerto Hurracoko sarraskia hartu zuen oinarri Carlos Saura zinema zuzendari entzutetsuak film honetan. Emilio eta Antonio Izquierdo anaiek bederatzi pertsona hil zituzten eskopeta-tiroz 1990eko abuztuan, eta istorio odoltsu hori islatzen du Saurak pelikulan. Amadeo Jimenezek Luciana Fuentes seduzitu eta abandonatu zuenetik, emakumearen maitasuna gorroto bihurtu da. Gainera, Jimenez eta Fuentes familien arteko ezinikusia areagotu da lur batzuen jabetzari buruzko ika-mikak tarteko. Igande arratsalde batean, gorrotoak gainezka egingo du. Fuentes anaiek eskupetak hartu, eta herrira joko dute mendeku gosez. Herrian, Jimeneztarren aurka egingo dute tiro. Krimena lazgarria izango da. Espainia sakonaren erretratu gordina egiten du Carlos Saurak El septimo dia drama ilunean. Neska nerabe baten begirada xaloaren bitartez biluzi egiten dizkigu biolentzia itsu horren sustraiak zinemagile espainiarrak. Aktore taldearen lana aparta da. Victoria Abrilena, bereziki. Biolentzia bere gordintasun osoan erakusten duen film errealista da El septimo dia.