El lobo *

Lobo ezizenez ezaguna da Mikel Lejarza. Zerbitzu sekretu espainiarrentzat egiten zuen lan, eta ETAn infiltratu zen frankismoa amaitzear zela. Etakide ugari hil eta atxilotu zituzten bere espioitza lanaren ondorioz. ETAk, noski, heriotzera kondenatu zuen. Lejarzak, ordea, ihes egitea lortu zuen. Nortasuna aldatu, eta desagertu zen. Miguel Courtois zinemagileak Mikel Lejarzaren bizipenak dakartza thriller kutsuko pelikula hori honetan. Eszena irrigarriak ditu, benetan. Patetikoa da.