El Drogasen Iruñeko zuzeneko disko grabaketarako sarrera gehiago salgai

El Drogasen Iruñeko zuzeneko disko grabaketarako sarrera gehiago salgai https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/06/03
berria
El Drogasen Iruñeko zuzeneko disko grabaketarako sarrera gehiago salgai
Uztailaren 2an 'Un día nada más' El Drogasen diskoa grabatuko dute Zitadelan. Aforoa zabaldu dute, eta gonbidatu berriak izango dira. Astelehenean 600 sarrera gehiago jarriko dituzte salgai.

El Drogasen Un día nada más disko berria grabatzeko zuzeneko emanaldirako deialdiak sekulako arrakasta izan duela ikusita, antolatzaileek aforoa zabaltzea erabaki dute. Hala, datorren astelehenean hilak 6, azken 600 sarrerak jarriko dituzte salgai, 25 eurotan.

Aforoa zabaltzearekin batera, uztailaren 2an Zitadelan izango dira Yosi (Los Suaves), Kutxi (Marea), Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Julieta Itoitz (La Chula Potra) eta Brick Paco (Benation).

Emanaldia CD eta DVD euskarritan grabatuko dute, eta aipatutako gonbidatuekin batera izango dira Fito Cabrales (Fito & Fitipaldis), Carlos Tarque (M Clan), Luz Casal, Quique Gonzalez, Rosendo, Ara Malikian, Leiva, Rulo, Carlos Escobendo (Söber), Alvaro y Ovidi Tormo (Los Zigarros), Ivan Ferreiro, Ariel Rot eta Vito (Sinkope).

- Antolatutako bidaiak oraindik salgai Viaje Divertis-en.
- Sarrerak Black Izar webgunean jarriko dituzte salgai.