El consul de Sodoma

Jaime Gil de Biedma idazle espainiarra gorpuzten du Jordi Molla erakargarriak. Bi bizitza paralelo izan zituen poetak: enpresa gizon burgesa alde batetik, eta XX. mende erdialdeko gizarteari aurre egin zion poeta homosexuala bestetik. Artistak maitasuna, literatura, sexua, eta borroka politikoa azken muturreraino nola eraman zituen erakusten digu filmak, 60ko hamarkadako Bartzelona progresistaren argazki txukuna osatuz.