‘El Chapo’ Guzmanen lehen ihesaldia

‘El Chapo’ Guzmanen lehen ihesaldia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/09/10
albiste-laburra
‘El Chapo’ Guzmanen lehen ihesaldia

Don Wislowk idatzitako The Cartel eleberriaren moldaketa zuzendu eta ekoitziko du Ridley Scottek. Eleberrian Art Kelley poliziaren eta Adan Berreda droga trafikatzailearen arteko borroka kontatzen da. Pertsonaiak izena bestelakoa duen arren, duela gutxi Mexikoko Almoloya kartzelatik ihesaldi ikusgarria burutu zuen Joaquín ‘El Chapo’ Guzmánen bizitza du oinarri istorioak. Hain zuzen ere, Sinaloako Karteleko buruak 2001ean Puente Grandeko espetxetik ihes egin zuenekoa izango du erdigune istorioak.