Ekobidaiararen lehen fasea, amaituta!

Kutxa Ekogunea ekobidaiari bila abiatu zen iragan irailean. Munduko esperientzia jasangarrien berri emango zuen gazte euskalduna bilatzea zen helburua, eta Ortzi Akizu Ezkio-Itsasoko gaztea izan zen garaile. 29 urteko mutila Euskal Herrira itzuli berri da abenduaren hasieran abiatu zuen Ozeaniako lehen etapa amaitu ostean.
Ozeania, Europa eta Ipar Amerika. Neguan lehena —han uda bada ere—, udaberrian bigarrena eta udaran azkena. Bost eta zazpi aste bitarteko egonaldiak horietako bakoitzean, hiru alorretan oinarritutako hogei egitasmo hurbiletik jarraitzeko: energia eta klima aldaketa, kontsumoa eta ohitura jasangarriak, eta nekazal eremuen garapen jasangarria.
Horixe Ortzi Akizu Ezkio-Itsasoko gazteak Ekobidaiaria lehiaketara aurkeztu zuen programa, eta Facebookeko jarraitzaileen botoei eta epaimahaiaren erabakiari esker bera suertatu zen lehiaketako garaile.
Kutxa Ekoguneak 6.000 euroko laguntza eman zion, eta hala, iragan abenduaren 6an hasi zuen Ozeanikoa lehen etapa.
Egunez egun
Ekobidaiaria blogaren bidez egunez egun ikusitakoak, ezagututakoak eta bizitakoak kontatzen joan da Akizu. Alor ezberdinetako hamaika aditurekin hitz egiteko aukera izan du, eta herrialdeko txoko ezberdinetako proiektuen nondik norakoen berri izan du, zuzenean.
Euskal Herrira itzuli berri da, esperientziarekin gustura. atseden hartu eta berehalakoan Europan barrena abiatuko duen bidaia prestatzeko denbora izango du orain, horren berri ere emango du blogaren bidez.

Kutxa Ekoguneak antolatuta, halaber, martxan da Euskararen Ginkana beste urte batez. Bigarren edizio honetan, galderak eta probak ez dira soilik euskararen alorrera mugatuko, eta ingurumena, ekosistemak eta beste hainbat gai ere izango dituzte aztergai.
Lehen faseko probak urtarrilaren 21ean argitaratuko dituzte eta urtarrilaren 28an eguerdiko 12etan amaituko da proba guztiak erantzuteko epea. Beraz, sartu hemen eta hartu parte lehenbailehen!

Euskararen Ginkana