EHZ: Zuberoatik mundura

Euskal Herria Zuzenean jaialdia egingo da uztailaren 2an, 3an eta 4an, Zuberoako Idaunze-Mendi, Ozaze eta Mendikota herrien arteko Mendiko Landa izeneko lurretan. Jaialdia egiteko lekurik lortu ezinik ibili dira hainbat hilabetez, baina azkenean, jaialdia aurrera ateratzea lortu dute Piztu elkarteko kideek.
Aurtengoan ere izango dugu Euskal Herria Zuzenean jaialdi erraldoiaz gozatzeko aukera.
1996an egin zen jaialdiaren lehen edizioa, Arrosan. Hasierako urteetan, 7.000 bisitari inguru izan zituen jaialdiak, baina urteak joan urteak etorri, entzulegoak gora egin du: 30.000 bisitari azken urteetan.
Hasierako urteetan erabilitako zelaia txiki geratu zitzaienez, lekuz aldatzea erabaki zuten Piztuko elkartekoek. Herri askotan galdetu ondoren, Hazparneko auzapezak baimena eman zien. "Hala ere, duela bi hilabete eskas, Hazparneko auzapezak pikutara bidali gintuen", esan digu Nikolas Padrones Piztuko kideak.
Nolanahi ere, azkenean estualdiak konponbidea izan du: Zuberoako laborari batzuek lursaila utzi diete jaialdia egiteko. Leku arazoek ez dute Piztukoek antolatutako egitarauan ia eraginik izan. "Mamia bera da", dio Padronesek.
Aurten, gainera, jaialdiak berrikuntzak ekarriko ditu: "Zenbait belaunaldiren jaialdia izatea eta publikoak bestan parte hartzea nahi dugu; ez daitezen musika kontsumitzaile huts izan. Egitarau aberatsa osatu dugu: antzerkia, kontzertuak, erakusketak, jarduera interaktiboak ", dio Nikolasek.
Etorkizunari begira, aurtengo jaialdiaren etekinekin lursail bat erostea pentsatzen hasiak dira. "Urtean zehar laborari talde batek balia lezake eremua, eta uztailean jaialdia babes lezake. Utopikoa dirudi, baina amets eginez aintzina goaz", dio Padrones-ek.Aurtengoan ere izango dugu Euskal Herria Zuzenean jaialdi erraldoiaz gozatzeko aukera.