EHZ, bide berri bati ekiteko prest!

EHZ, bide berri bati ekiteko prest! Jaialdia desagertzekoa zen, baina azkenean 15 gaztek hartu dute zuzendaritza; martxoan jakingo da jaialdiaren ildo berria. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ehz-bide-berri-bati-ekiteko-prest/@@download/image/ehzErautsia.jpg
2018/09/25
albiste-laburra
Jaialdia desagertzekoa zen, baina azkenean 15 gaztek hartu dute zuzendaritza; martxoan jakingo da jaialdiaren ildo berria.
EHZ, bide berri bati ekiteko prest!

EHZ jaialdia ez da desagertuko. Hala gertatu zedin ekidin dute iparraldeko 15 gaztek, zuzendaritza bere gain hartuz. Orain, martxoa bitarte dute jaialdiaren inguruko proiektu berria zehazteko. Ilusioz beterik hartu dute jaialdiaren ardura; laguntzaile lanetan arituak dira, edo batzorde batzuetan, baina ez erabaki guneetan. Hori bai, txikitatik ezagutzen dute jaialdia, eta ez dute hiltzen utziko.

Jaialdiak ez du zorrik, eta badu datorren urterako diru bat. Gauzak horrela, antolatzen hasteko garaia dute; ostegunero Itsasun (Lapurdi) biltzen dira, eta parte hartzea erabat irekia dela gogorarazi dute. Laguntza eskaintzeko prest? Sartu jaialdiaren Facebook orrialdean!