EHZ 2019: TALDE ANDANA GEHITUZ PROGRAMAZIOA ITXI DUTE

EHZ 2019: TALDE ANDANA GEHITUZ PROGRAMAZIOA ITXI DUTE Euskal Herria Zuzenean jaialdia eraberrituta dator, urte hasieran hainbat ekitaldi eta talde konfirmatu zituzten eta orain euren programazio osoa eman dute argitara. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ehz-2019-talde-andana-gehituz-programazioa-itxi-dute/@@download/image/Captura de pantalla 2019-05-28 a la(s) 09.17.36.png
2019/05/28
Euskal Herria Zuzenean jaialdia eraberrituta dator, urte hasieran hainbat ekitaldi eta talde konfirmatu zituzten eta orain euren programazio osoa eman dute argitara.
EHZ 2019: TALDE ANDANA GEHITUZ PROGRAMAZIOA ITXI DUTE

Aurretik baieztatuak zeuden Iseo & Dodosound, Oihaneko Zuhainetan, Gari & Maldanbera, Broken Brothers Brass Band, Koban eta Mountauk taldeei Niña Coyote eta Chico Tornado, Willis Drummond, Old School Funky Family, Pelax, Rodeo, Alba, Ibil Bedi, Diabolo Kiwi, Anari, Liher, Izaki Gardenak, Nizuri Tazuneri eta Cumbian'bero talde eta bakarlariak gehitu zaizkie.

Leku ezberdinetako taldeak dauden arren, argi eta garbi euskal musikariek izango dute protagonismoa aurten, egungo talde interesgarri eta esanguratsuenak kartel bakarraren azpian bilduz. Musikaz gain Led Silhoutte dantza konpainiak ere ikuskizuna eskainiko du eta hitzaldiak ere egongo dira gai ezberdinen inguruan.

EHZrako sarrerak 45 euroan egongo dira ekainaren 3ra arte jaialdiaren webgunean. Ekainaren 4tik aurrera 55 eurora igoko da bonuaren prezioa. Eguneko sarrerak ere datorren astelehenean jarriko dira salgai.

Galdu ezinezko zita, markatu gorriz ekainaren 28tik 30erako egunak, Irisarrin (Nafarroa Beherea) zain izango dituzu eta ekitaldi interesgarri guzti hauek.