Ehunmilak mendi lasterketak bigarren aldiz zeharkatuko du Gipuzkoa

Ehunmilak mendi lasterketak bigarren aldiz zeharkatuko du Gipuzkoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ehunmilak-mendi-lasterketak-bigarren-aldiz-zeharkatuko-du-gipuzkoa/@@download/image/20117117839ehunmilak_logo.jpg
2012/12/13
berria
Ultratrail distantziako proba Beasaindik abiatuko da uztailaren 15ean, eta ia 168 kilometroko ibilbidea osatu eta 11.000 metroko desnibel positiboa gainditu ostean itzuliko da bertara hilaren 17an. 

Iaz lehenbiziko aldiz antolatu zuten baina dagoeneko erreferentziazko hitzordua bilakatu da mendi lasterketen egutegian. Proba Gipuzkoako lurralde historikotik igaroko da bere osotasunean eta Goierri, Tolosaldea, Urola Kosta eta Urola Garaia eskualdeak zeharkatuko ditu mendiz.

Uztailaren 15ean abiatuko dira korrikalariak Beasaindik iparralderantz, Ezkio-Itsasoko lurretarantz. Kasik 168 kilometro, ehun bat milia alegia, egin ondoren alegia, bideak Beasainera itzularaziko ditu kirolariak, eta azken kilometroak herrian zehar egingo dituzte. 1.000 bat boluntariok lan egingo dute 21 zonatan zehar eta ibilbidean zehar sakabanatutako kontrol-guneetan, dena ondo joan dadin.

Ibilbide luzea ez ezik, desnibela da proba honen gogortasunaren erantzule nagusia: 11.000 metro positibo orotara. Hala, lasterketak Gipuzkoako gailur garrantzitsuenak igoko ditu: Txindoki (1.346 m), Ganbo (1.402m), Aizkorri (1.528 m), Erlo (1.026 m), Izaspi ( 967 m) eta Ernio (1.075m).




G2H probarekin bat


Ehun milak lasterketaren azken txanpak, zehazki azken 67 kilometroek bat egingo dute Goierriko 2 Handiakizeneko beste mendi probarekin. Hau ere Beasaindik abiatuko da, Goierrieskualdeko Aralar eta Aizkorri mendilerroetan barrena sartzeko. 82kilometroko luzera eta 6.500 metroko desnibel positiboa duen probahonetan, partaideek Txindoki eta Aizkorriko gailurrak lotuko dituzteondoren, berriz ere, Beasainera itzultzeko. Azken 67 kilometroetan,Ehun milak ultratraileko korrikalariekin partekatuko dute ibilbidea.