EH Zuzenean, motorrak berotzen

EH Zuzenean, motorrak berotzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eh-zuzenean-motorrak-berotzen/@@download/image/20102232195berri_txarrak_2.jpg
2012/12/13
berria
EH Zuzenean, motorrak berotzen
Ipar Euskal Herriko musika jaialdiak 15 urte beteko ditu aurten, eta hori dela-eta, lehiaketa antolatu dute. Otsailaren 28a arte dute epea lehiaketan parte hartu nahi duten abeslariek eta taldeek.  

Lehiaketako hiru finalistek Lapurdiko L'Atabal tabernan joko dute apirilaren 9an. Egun horretan, hiru finalistek ez ezik, Berri Txarrak taldeak ere joko du. EH Zuzenean jaialdia uztailaren 2an, 3an eta 4an izango da. Informazio gehiago jasotzeko, jaialdiaren webgunean sartu besterik ez dago.