Eguzki Irratiak ikasturte berria

Eguzki irratiak hainbat berrikuntzarekin eman dio hasiera 2008-09 irrati-ikasturteari. Nabarmenena, agian, Nabarreria kaleko bere lokal historikoetara itzuli izana da. Berrikuntza lanak zirela eta, urteak eman dituzte handik kanpo. Itzuleran, estudio berria estreinatzeko aukera izan dute.
Ez da nobedade bakarra izan, ordea, webguneari ere berritua eman baitiote. Aurrerantzean, munduko edozein txokotatik entzun ahal izango dira irratsaioak www.eguzki.net helbidean sartuta. 33 irratsaio ditu programazio berriak, hauetatik 16 ekoizpen propioak. Gainerakoak, Eguzkirekin batera, Arrosa sarea osatzen duten beste egitasmo komunikatiboek egindakoak dira.