Eguzki energiak eta eolikoak, lehenengo aldiz munduko eskaeraren %10 estaltzen dute

Eguzki energiak eta eolikoak, lehenengo aldiz munduko eskaeraren %10 estaltzen dute Aldi berean, ordea, elektrizitate orokorraren eskaera, ikatzaren ekoizpena eta igorpenak ere hazi egin ziren 2021. urtean, COVID-19aren pandemiaren ostean, mundu mailako ekonomiak berriz ere oreka eskuratu zuenean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eguzki-energiak-eta-eolikoak-lehenengo-aldiz-munduko-eskaeraren-10-estaltzen-dute/@@download/image/panelessolares-vs-energiaeolica.jpg
2022/09/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Aldi berean, ordea, elektrizitate orokorraren eskaera, ikatzaren ekoizpena eta igorpenak ere hazi egin ziren 2021. urtean, COVID-19aren pandemiaren ostean, mundu mailako ekonomiak berriz ere oreka eskuratu zuenean.
Eguzki energiak eta eolikoak, lehenengo aldiz munduko eskaeraren %10 estaltzen dute

Alabaina, energia berriztagarrien eskaera igotzen ari dela dirudi. Urte berdinean elektrizitate guztiaren %10 iturri hauetatik sortutakoa izan baitzen Power Transition Trends erakundearen informazioaren arabera. 

Mundu osoko energia eolikoaren eskaera %6.8 hazi zen eta eguzkiarena %3.7. Hamarkada bat atzera joango bagina, ordea, bi energia hauen konbinaketak ez zuen %1 ere ordezkatzen. Guztira, 2021. urtean ekoiztutako energiaren %39 karbonorik gabekoa izan zen. Proiektu hidroelektrikoek eta nuklearrek munduko elektrizitate beharraren laurden bat inguru ase zituzten. 

2017. urtetik, urtero, energia eolikoak eta eguzkiarenak hazkuntza handiena erakutsi duten energia moduak izan dira, eta 2021ean euren daturik onenak eskuratu zituzten. 

Datu itxaropentsuak badira ere, txostenak oraindik aurretik lan asko dagoela azpimarratzen du, krisi klimatikoari aurre egin nahi badiogu bederen. Munduko ekonomia pandemiatik errekuperatzen hasi zurebeab, elektrizitate eskaria %5.6 hazi zen eta horrek azpiegituretan tentsio berriak sortu zituen.

Egun, Ukrainiako gerrak sortutako krisiak gainera, ikatzaren indartzea ekarri lezake eta zenbat eta ikatz gehiago, orduan eta karbono igorpen gehiago. Ikusi beharko da hemendik aurrera zer nolako erabakiak hartzen diren.