Eguraldi txarra, berriemaileen amesgaiztoa

Eguraldi txarra, berriemaileen amesgaiztoa Zergatik telebista kateek behartzen dituzte kazetariak muturreko klima egoeretan zuzenekoak egitera? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eguraldi-txarra-berriemaileen-amesgaiztoa/@@download/image/5a74bec533615.r_1517607475568.0-621-2470-1894.jpg
2020/01/23

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Zergatik telebista kateek behartzen dituzte kazetariak muturreko klima egoeretan zuzenekoak egitera?
Eguraldi txarra, berriemaileen amesgaiztoa

"Eta orain, Eguraldia; badakit nongo herrian elurra ari du. Zuzenean kontatuko digute; elurra ari du orain?" galdetzen du platoko aurkezleak; "Hala da, neguan gaude eta hemen, elurra ari du" erantzuten du bertaratutako kazetariak, elurrak erabat zurituta eta sekulako hotz aurpegiarekin. 

Ezin dute ekidin; denboraleak dauden bakoitzean, telebista kateek kazetariak bertaratzen dituzte eremu bortitzenetara, in-situ konta dezaten zeinen txarra den eguraldia. Badira eguraldiaren kontura orduak eta orduak betetzen dituzten programak; izan ere, biziki maite dugu eguraldiaz etengabe hitz egitea. 

Baina, beharrezkoa ote da eguraldiaren egoeraz informatzeko bertaratutako kazetariak horrela torturatzea? Hala morboagatik egiten dute? Ikusle guztiak ez daude praktika honekin ados, eta guztiz doakoa iruditzen zaie langile hauek jasaten duten tratua. Halere, telebista kateek etengabe errepikatzen dute formula, audientzia gehiago lortzeko saiakeran.