'Egunkaria auzi'ko bost auzipetuak absolbitu dituzte

'Egunkaria auzi'ko bost auzipetuak absolbitu dituzte https://www.gaztezulo.eus/albisteak/egunkaria-auziko-bost-auzipetuak-absolbitu-dituzte/@@download/image/20104123963Egunkaria.jpg
2012/12/13
berria
'Egunkaria auzi'ko bost auzipetuak absolbitu dituzte
Epaimahaiak aho batez hartu du erabakia, Martxelo Otamendik, Joan Mari Torrealdaik, Iñaki Uriak, Xabier Oleagak eta Txema Auzmendik deliturik ez zutela egin arrazoituta.

'Euskaldunon Egunkaria' 2003ko otsailaren 20an itxi zuten, Juan del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. Euskara hutsezko kazeta ixteko erabakiak Espainiako Konstituzioaren babesik ez zuela izan argudiatu du epaimahaiak.