Egungo Robin Hood

Egungo Robin Hood https://www.gaztezulo.eus/albisteak/egungo-robin-hood/@@download/image/20p4-1.jpg
2012/12/13
berria
Hona hemen XXI. mendeko Robin Hood berria. Zeelanda Berriko 28 urteko gizon bat banketxe batera sartu zen eta dirutza eskatu zuen. Nahiz eta "lapurrak" armarik ez izan, banketxeko langileak, beldurtuta, dirua eman zion. Banketxetik atera bezain pronto, gazteak dirua kaleko jendearen artean banatu zuen. Poliziak berehala harrapatu zuen Robin Hood berria. Hala ere, banatutako diru guztia berreskuratzea ezinezkoa izango dela diote.