"Egunean Behin" jokoa astelehenetik aurrera berriz ere bueltan da!

"Egunean Behin" jokoa astelehenetik aurrera berriz ere bueltan da! Jokoaren 9. denboraldia izango da eta urtarrilaren 31tik aurrera jokatu ahal izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/egunean-behin-jokoa-astelehenetik-aurrera-berriz-ere-bueltan-da/@@download/image/egunean1.png
2022/01/27

Egilea: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Jokoaren 9. denboraldia izango da eta urtarrilaren 31tik aurrera jokatu ahal izango da.
"Egunean Behin" jokoa astelehenetik aurrera berriz ere bueltan da!

Denboraldia hamar astekoa izango da, Aste Santua bitarte, eta aurreko biak bezala EITBk babestuko ditu. Egunean Behin jokoaren 9. denboraldia izateaz gain, martxoan hiru urte beteko ditu aplikazioak. "Milaka erabiltzaileren laguntzarekin, honaino iritsi izanarekin harro gaude. Orain, presta zaitezte datorren astelehenetik aurrera jokatzeko", diote Code Syntax-eko antolatzaileek. 

Aurreko bi denboraldietan EITBren babesletza lortu zuen eta finalak telebistan zuzenean ikusi ahal izan ziren Biba Egunean Behin! saio berezian. Hauek uztailean eta abenduan izan ziren. Denboraldi honetan ere finala antolatzeko ideia dago, baina oraindik ez dago zehaztua nola izango litzatekeen. 

Eta noski, denboraldi berri honetan ere sari teknologikoak egongo dira sailkapen nagusirako: Samsung telebista erraldoi bat, Android telefono euskaratua... Guzti honetaz gain, martxoaren 4an hiru urte beteko dituenez jokoak, antolatzaileek adierazi dute ez dela zifra hori ospatu gabe geratuko.