Eguna hasteko goizetan ezinbestekoa zaizun kafe hori plazebo bat izan liteke

Eguna hasteko goizetan ezinbestekoa zaizun kafe hori plazebo bat izan liteke Kafeinak, ez kafeak, alerta egoera aktibatzen duen garuneko gunean du eragina, ez ordea lan oroimenean eta kontzentrazioan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eguna-hasteko-goizetan-ezinbestekoa-zaizun-kafe-hori-plazebo-bat-izan-liteke/@@download/image/vista-frontal-taza-capuchino-galletas-libro-sobre-mesa.jpg
2023/10/02
Kafeinak, ez kafeak, alerta egoera aktibatzen duen garuneko gunean du eragina, ez ordea lan oroimenean eta kontzentrazioan.
Eguna hasteko goizetan ezinbestekoa zaizun kafe hori plazebo bat izan liteke

Askoren eguna ez da hasten lehenengo kafe katilukada edan arte. Maiz pentsatu ohi da kafeak alerta egoeran mantentzen gaituela eta horregatik askok esnatu eta euren errendimendua hobetzeko edaten dute. Portuges zientzialari talde batek kafe edaleak ikertu dituzte itzartze efektu hori kafeinaren eragin hutsz gertatzen ote den ikusteko, edo kafea hartzearen esperientzia ote den sentsazio hori sortzen diguna. 

Uste orokortua da kafeak gure funtzionamendu psikomotorrean eragiten duela. Hori horrela den egiaztatzeko Nuno Sousa buru zuen zientzialari taldeak hainbat pertsona bildu zituen eta gutxienez egunean kafe bat edan zezaten eskatu zieten. Berta talde bati, kafea beharrean, kafeina hartzeko eskatu zitzaien. Parte-hartzaileak elkarrizketatu zituzten datu soziodemografikoak biltzeko eta ondoren, erresonantzia magnetikoko bi eskaner burutu ziren euren garuna behatzeko: bat kafea edan edo kafeina hartu aurretik eta bestea hartu eta 30 minutura. 

Kafearen kontsumoaren ondorio neurokimikoak ezagunak dira eta horregatik uste zuten ikertzaileek kafea edaten zuten pertsonek eskanerretan sare lotura estuagoak izango zituztela aurre-kortexean, memorian eta auto-hausnarketa prozesuetan. Behatu zutenaren arabera efektuzko loturak murriztu egiten ziren kafeina hartu ondoren. Kafearekin ordea, pertsona prestatuago zegoen atsedenetik lanera igarotzeko. 

Kafe hartzeak sare bisualaren konexioak ere hobeto zituen eta baita eskuinaldeko garunaren kontrol sarea ere, laneko memoriarekin zerikusia duena. Ez zen berdina gertatzen kafeina soilik, eta ez kafea, hartu zuten parte-hartzaileekin. Hau da, alerta sentitzeaz gain, ekintzarako prest egon nahi baduzu kafeina bakarrik ez da nahikoa, kafe katilulaka bat hartzea ezinbestekoa da. 

Izan ere, kafearen usain eta zapore partikularrak ere eragina du gure garuneko gune batzuetan, eta baita edari honen kontsumoarekin lotzen den espektatiba psikologikoak ere. Kafeinak soilik ez du hori eskaintzen. Honegatik, autoreek azpimarratu dute litekeena dela kafeinarik gabeko kafeak ere onura hauek eragitea.

Erreferentzia: Coffee consumption decreases the connectivity of the posterior Default Mode Network (DMN) at rest