Egun bat, 365 egunetan ematen dena salatzeko

Egun bat, 365 egunetan ematen dena salatzeko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/egun-bat-365-egunetan-ematen-dena-salatzeko/@@download/image/violencia_gener_1480071653.jpg
2016/11/25
berria
Azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeriadesagerrarazteko Nazioarteko Eguna dugu. Kaleak protestaz bete dira bestebehin, oraindik bizirik dagoen gaitzari aurre egiteko.
 

Egun batez, komunikabideek azalak betetzendituzte emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko albisteekin. Azaroak 25,Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dugu, bainagizartearen gaitz honek 365 egunez eragiten die emakumeei. 10 minuturo, gizonbatek emakume bat hiltzen du munduko punturen batean; zoritxarrez, arazoarenaurpegi latzena da, baina ez bakarra. Munduko biztanleriaren erdia diraemakumeak, eta hirutik batek jasan du noizbait indarkeria matxista; 200 milioineskek genitalen mutilazioa jasan dute.

Espainian, zortzi orduro bortxatzen duteemakume bat; mundu guztian errepikatzen da datua. Gutxik salatzen dute;ezertarako ez duela balio uste dute, eta zoritxarrez, hala izaten da. Sexuerasoen aurkako sententzia irmorik gabe, emakumea objetu bihurtzen duten iragarkieta telesailekin, indarkeria ezkutatuz eta ukatuz, indarkeria olatua gelditzekotresnarik gabe jarraitzen du gizarteak.

Ez da ezetz, oraindik askok ulertzen ez dutenmezu bat da. Boterea dutela sentitzen dutelako, emakumearen hitza kontutanhartzen ez dutelako, errespetatzen ez dutelako. Hezkuntzak pisu handia dauka,baina telebista kateek eta iragarkiak diseinatzen dituzten enpresek berenardura onartzen ez duten bitartean, indarkeria matxistaren ereduak indarreanjarraituko du.

Feminismoak ere ez du garai gozorik bizi.Azken urteetan sortu da feminazi terminoa, berdintasunaren alde lanean aridiren horiei iseka egiteko erabilia. Feministak egun gutxietxiak dira, salaketakpuzten dituztela leporatzen diete, eta isekak zein mehatxuak jasotzen dituzteinolako zigorrik gabe.

        

Oraindik ere, emakume batek indarkeriamatxista jasaten duenean, gizarteak errudun bihurtzen du, eta bera daistorioaren protagonista bakarra, ez erasotzailea. Erasoa jasan duena epaituada, aztertua. Aurtengo kasu bortitz eta mediatikoenetako bat Iruñeko SanFerminetan gertatu da, 18 urteko neska batek bost gizonen bortxaketa jasanzuenean; erasotzaileek bideoak grabatu zituzten eta lagunekin partekatu zutenWhatsApp bidez egindakoa, harro. Ez ziren ezkutatu.

Gizarteko gaitz arriskutsu eta ikaragarrihorren aurka hainbat mobilizazio antolatu dituzte gaur. Arratsalderako deitu dumobilizaziora mugimendu feministak; Haserre gaude, aurrean gaituzue lelopean,manifestazioak egingo dituzte hiriburuetan.

 

Hitzorduak:

- Baiona: Herriko etxetik, 18:30ean.

- Bilbo: Arriaga plazatik, 20:00etan.

- Donostia: Bulebarretik, 19:00etan.

- Gasteiz: Andre Mari Zuriaren plazatik,19:00etan.

- Iruñea: Gaztelu plazatik, 20:00etan.