Eguberrizale amorratuena?
 
  Eguberrietan, etxea argiekin apaintzeko ohitura dute estatubatuarrek. Carson Williams Mason herriko bizilaguna ohitura horren adierazgarririk eroena dugu: bi hilabete eman baititu bere etxea apaintzen duten 25.000 (!!) bonbilak zintzilikatzen. Gabon-kanten erritmoan pizten dira 25.000 bonbila horiek, eta ehunka pertsona hurbildu dira gauero Williamsen etxera, argien espektakulua ikusteko.
                  
                
              
 
                           
                           
                          