Egitarau potoloa Euskararen Egunerako

Egitarau potoloa Euskararen Egunerako https://www.gaztezulo.eus/albisteak/egitarau-potoloa-euskararen-egunerako/@@download/image/20111226979PHip_Hop.jpg
2012/12/13
berria
Bisita gidatuak, Mintzodromoa, Kantu Jira, Euskararen Ginkanaren sari banaketa, karaokea, hip-hopa, dantza latinoa... Abenduaren 3rako festa polita antolatu dute Donostian.

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta hainbat ekimen antolatu dira Euskal Herriko txoko guztietan. Donostiakoa dakarkigu hona, egitarau interesgarria antolatu baitu Euskararen Udal Patronatuak.

11:00etatik 17:00etara bisita gidatuak antolatu ditu Bagera Elkarteak. Udaletxean bertan izango dira irteerak, Ijentea kaleko sarreraren paretik, eta Euskararen inguruan Donostian egin daitekeen ibilbidea proposatzen dute. 943467181 telefonoan eta idazkaritza@bagera.net helbide elektronikoan eman daiteke zena.

Bestalde 11:30etatik 13:00ra bitartean Mintzodromoa antolatu dute Boulevardeko karpan. Euskararen Egunean Gipuzkoako hainbat gizarte erreferente hurbilduko da bertara euskaras solastera. Eta toki itxia baino kalean atzera eta aurrera ibiltzea nahiago duenak Kantu jira izango du Parte Zaharrean 12:00etatik aurrera.


Arratsaldean 17:00etatik 19:00tara Euskararen Ginkanaren sari banaketa eta karaokea egongo dira Boulevardeko karpan. Eta 20:00etatik aurrera hip-hop erakustaldia. Eguna borobiltzeko TikTara taldeak salsa eta merengea jarriko ditu 22:00etatik aurrera;  gorputza eta arima dantza latinoekin astintzeko aukera, eta, euskaraz, noski!