"Egingo al dugu…?" ekitaldi zikloa jarri du abian Gasteizko AEKk

"Egingo al dugu…?" ekitaldi zikloa jarri du abian Gasteizko AEKk https://www.gaztezulo.eus/albisteak/egingo-al-dugu-ekitaldi-zikloa-jarri-du-abian-gasteizko-aekk/@@download/image/20102116510AEK_GASTEIZ.jpg
2012/12/13
berria
"Egingo al dugu…?" ekitaldi zikloa jarri du abian Gasteizko AEKk
Musika, antzerkia, aisia, gastronomia eta, oro har, kultura eta ezagutza zabaltzeko euskara hizkuntza baliagarria dela adierazi eta frogatu nahi die AEKk Gasteizko euskal hiztunei, eta egitarau erakargarria  prestatu du horretarako. 

Azken datuen arabera, Gasteizko biztanleen %40 dira euskara ulertzeko gai eta Arabako hiriburuko ehunka pertsona ari dira euskara ikasten. Motibazioa afektiboa da kasu batzuetan, lan kontuak beste batzuetan, titulazioak… eta abar. Motibazio horiei guztiei, ordea, beste bat gehitu nahi diete orain: aisialdian, modu ludiko batez, euskara komunikatzeko tresna baliagarria da!

Primerako egitaraua prestatu dute gaurtik hasi eta apirilaren 17ra bitarte euskaraz gozatzeko:

Otsailaren 11n: Inauteri Jaia. Jimmy Jazz aretoan (Errota) 21:00etatik aurrera.
Otsailaren 16an: Kirgistan eta Tayikistan bizikletaz Koldo Zubizarretaren eskutik. Buddha tabernan (Lakua) 19:00etatik aurrera.
Otsailaren 27an: Sagardotegia. Irteera 19:00etan Bilbo Plazatik.
Martxoaren 5ean: This is Basque Country musika ikuskizuna Johnny & Joseph-en eskutik Paddi Shorts tabernan (Judimendi) 20:00etatik aurrera.
Martxoaren 11n: 8 begi antzerki obra Gilkitxaro taldearen eskutik El Jardin de Falerinan (Alde Zaharra) 20:00etatik aurrera.
Martxoaren 17an: Irudimena ezustean hitzaldia Fernando Morilloren eskutik Amaia Zentroan (Aranbizkarra) 19:00etatik aurrera.
Martxoaren 18an: Akatu eta Sexty Sexers taldeen kontzertua Gaztetxean 21:00etatik aurrera.
Martxoaren 27an: AEKren 30. urteurren festa eta Gariren 16 lore diskoaren aurkezpena Jimmy Jazz aretoan (Errota) 21:00etatik aurrea.
Apirilaren 17an: Egingo al dugu…? eguna (gymkana, bazkaria…) hirian zehar 11:00etatik aurrera.