Egile berrientzako literatur lehiaketa Iruñean
Iruñeko Udalak egile berrientzako XXXI. euskarazko literatur lehiaketarako deia egin du, euskarazko literatura sor dezaten bultzatu eta sustatzeko. Poesia eta narrazio lanak aurkez daitezke lehiaketara.
Nafar egileek edo Nafarroan bizi direnek har dezakete parte eta lan bana aurkez daiteke modalitate bakoitzeko. Egileek beren izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu badute, ezin izango dute lanik aurkeztu. Idazlanek gai librea izango dute, eta euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak. Poesian 200 bertso idatzi beharko dira gutxienez eta narrazioan 15 orri.
Epaimahaia Iruñeko Udalak izendatuko du, eta hiru literatur adituk osatuko dute. Modalitate bakoitzeko lehen sarituak 2.500 euro jasoko ditu, bigarrenak 1.000 eta hirugarrenak 500. Aipamenak gehienez lau izango dira eta 250 euroko saria izango dute.
Parte hartu nahi dutenek beren lanak eta datuak aurkeztu beharko dituzte urriaren 22a baino lehen. Horretarako, inprimaki bat bete beharko dute. Oinarriak eta gainerako xehetasunak webgune honetan daude ikusgai.