EEE-P
Ez dakit serio ari diren ala txantxetan hartu beharreko taldea den Japoniatik datorren hirukote hau. Devo taldearen omenez, buzoak soinean, bideojoko batetik ateratako pertsonaiak dirudite. 2010eko lan honek bost abesti biltzen ditu, synthe eta ahots alaiak punk doinua duten gitarra eta baxu azkarrez lagundurik. How are you? eta Boil bezalako abestiek agerian utzi dituzte talde honen gogoak: betiko rock&rolla;, ska eta batez ere elektronika (zortzi bit doinuak). Beren herrian puntako taldea izateaz gain, makina bat disko zabaldu dituzte AEBetan, Korean zein Erresuma Batuan. Urtero, batez beste, bi disko, EP bat eta DVD bat. Ez dut gehiago esango.