Edurne Pasaban, gertutik eta etxean

Edurne Pasabani buruzko erakusketa dago ikusgai Tolosako Aranburu jauregian. Mendizale tolosarraren argazkiekin, bideoekin eta abarrekin hornitu dute.
Esate baterako, Pablo Dendaluzek eginiko bideoa ikus daiteke; ikusentzunezkoan mendizalearen lagunek, senitartekoek eta espedizio kideek hartu dute hitza. Edurne Pasabanek eta Asier Izagirrek azken igoeretan erabilitako materiala ere jarri dute, hala nola motxilak eta makilak. Aralar Kirolak dendak mendi bota parea zozketatuko du bisitari guztien artean.
Erakusketa egunero dago zabalik, 17:30etik 20:30era, irailaren 12ra arte.