EDURNE AZKARATE: “Gizonekin ez oheratzearen mania daukat”

EDURNE AZKARATE: “Gizonekin ez oheratzearen mania daukat” Edurne Azkarate (Oion, 1993) aktorea da, baina aurkezle bezala ere ikusi ahal izan dugu hainbat lekutan. Izan ere, pasioz aukeratzen ditu bere proiektuak, eta ez du beldurrik bere mugak ezagutuz pertsona bezala hazteko. Ohe kontuetan ere horren ausarta ote da? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/edurne-azkarate-201cgizonekin-ez-oheratzearen-mania-daukat201d/@@download/image/SEXUMATON_227_1.jpg
2021/04/21
Edurne Azkarate (Oion, 1993) aktorea da, baina aurkezle bezala ere ikusi ahal izan dugu hainbat lekutan. Izan ere, pasioz aukeratzen ditu bere proiektuak, eta ez du beldurrik bere mugak ezagutuz pertsona bezala hazteko. Ohe kontuetan ere horren ausarta ote da?
EDURNE AZKARATE: “Gizonekin ez oheratzearen mania daukat”
  • Zure ustez, zer da zita batean inoiz esan behar ez dena?
    Hamarretarako kuartelean egon behar naiz.
  • Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituen hori?
    Usaina! Baina begiratzea bada kontua, ahoa.
  • Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
    Dantza. Gustuko duzun pertsonarekin dantzatu ahal izatea zoragarria da, gertatu daitekeen guztiaren hasiera.
  • Appak edota sare sozialak ligatzeko erabili al dituzu, ala nahiago zita tradizional bat?
    Ezin diot ligatzeko era analogikoari erritmoa jarraitu, pentsa appak ere erabiliko banitu! Hala ere aurrez aurre ezagutzen duzunarekin gero ligoteoan jarraitzeko sare sozialak ezinhobeak dira, niri oso sexy-a iruditzen zait hitz eta irudi bitarteko jolas hori.
  • Ligatzeko zeinek ematen du emaitza hobea, parrandaz parranda ibiltzea ala jende berria ezagutzeko ikastaroren bat egitea?
    Zu zeu sexy eta hot sentitzen bazara, etxe azpiko fruta dendan ere ligatu dezakezu.
  • Zita batean, zuk ematen al duzu lehen pausoa, ala nahiago besteak aurrea hartzea?
    Bi egoeretan egon naiz eroso, pareko pertsonaren arabera.
  • Ligatzeko playlist bat daukazu?
    Ligatzeko ez, larrua jotzeko bai.
  • Zein da zurekin hobekien funtzionatu duen esaldia oheratzeko?
    Biharko gosari ederra nire kontu.
  • Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
    Gizonekin ez oheratzearen mania daukat.
  • Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
    Baietz esango nuke, baina ez dut inoiz jakingo. Ziur lotsa handiegia ematen diela niri hori aurpegira kontatzea.
  • Aurreko beroketak; bai ala zuzenean ekintzetara?
    “Aurreko beroketak” zuzenean ekintzak dira!
  • Zein da zure fantasiarik zoroena?
    Sexuari buruzko aurreiritziak kentzen joatea fantasia geroz eta zoroagoak irudikatu eta betetzeko.
  • Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
    Batean baino gehiagotan. Zoroena agian eskola bateko teilatuan.
  • Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
    Dutxan.
  • Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
    Atzo gauekoa.
  • Eta traketsena?
    Ez dakit zein kontatu, munduko neska politenarekin inoizko txortaldirik txarrena eduki nuenekoa edo trio batetik alde egitea oso garaiz erabaki nuenekoa...
  • Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena?
    Ez da bitxia baina jostailu sexual ezberdinak probatzea gustatuko litzaidake.
  • Bereziki gomendatuko zenukeen sexu jarreraren bat?
    Asko bazarete, egin trena. Antolakuntza batzuetan eskertzen da.